Ostirala – Laburpena
Ostirala da talde bakoitzarekin dugun azken eguna. Horregatik, goizeko jarduera nagusia da asteko aldizkari digitala sortzea, hori baita aste osoko laburpen eta komunikazio ekintza. Egun honetan lantzen edukiak Hizkuntza (era zabal batean esanda) ikasgaian Kurrikulum barruan garatzen direnak dira.
Gainera, astean zehar egindako meteorologia behaketen eta datu-hartzeen birpasatze sakona egiten dugu eta, bestetik, zenbait alde historikotan sakontzen dugu Gorostiza auzoan dagoen “Palacio” izeneko baserriaren ezaugarriak eskalan imitatzen dituen maketa handia desmuntatuz eta berreraikiz.