Osteguna – Meatzaritza
Jardunaldi honetan Barakaldo meatzaritzan eta industrian iragan garrantzitsua eduki duen eskualde baten parte gisa ezagutzen dugu. Horretarako, Gallartan dagoen Euskal Herriko Meatzaritza Museora joaten gara eta, ondoren, Trapagarango La Arboleda eta Larreineta auzoak bisitatzen ditugu, uneoro Barakaldorekin duten lotura gogoraraziz. Lantzen diren edukiak kasu honetan Geologia eta Historia ikasgaietako kurrikulumaren barruan garatzen direnak dira.