Lehen hezkuntza: Asteko programa
Ezagutu Blog-a
Kaixo denoi! Blog honetan gure ibilbideen argazkiak ikus daitezke. Zuen iritziak ongi etorriak izango dira. Mila esker parte hartzeagatik!!
Hola a tod@s! En este Blog podéis ver las fotos de nuestros recorridos. Vuestras valoraciones serán bienvenidas. Muchas gracias por formar parte del programa.
Astelehena Historia eguna izaten da. Barakaldoko iragana ezagutzen dugu. San Bizente auzoan hasten da astea, gero Clara Campoamorrera joaten gara eta bertatik Larrea Jauregira abiatzen gara. Ondoren, handik hurbil dagoen plaza batean gelditzen gara, El Botxo plaza, eta Itsasadarrean amaitzen dugu, Desertu plazatik pasa ondoren.
IBILBIDEAAsteartea Natura eguna izaten da. Errekatxon ematen dugu goiz osoa. CIHMA·Luis Choya Almarazen sartzen gara burdina eta mineralei buruz hitz egiteko. Gero kalera ateratzean Castaños ibaira joaten gara, uraren parametroak neurtzera. Ondoren inguruan aurki ditzakegun animaliak, landareak eta zuhaitzak aztertzen ditugu.
IBILBIDEAAsteazkena ondare eguna izaten da. Eguna hasteko, Ilgner eraikina bisitatuko dugu, Altos Hornos de Vizcaya enpresatik gelditzen zaigun aztarna. Ondoren, Manterola zubitik pasako gara Portu dartsenara heldu arte. Bertan, itsasontzia hartuko dugu eta itsasadarrean bizi diren animaliak aztertuko ditugu eta inguruko paisaiaren eraldaketaz ohartuko gara.
IBILBIDEAOsteguna Udaletxeko eguna izaten da. Udaletxeko bisita egin ondoren Giltzarri plataformaren aurkezpena egingo dugu. Udalbatza aretoan ikasleak parte hartzen dute pleno txikia egiten. Udaletxetik ateratzerakoan, eguraldi eta ikastetxeen arabera, Lorategi Botanikora edo Munoa Parkera joaten gara.
IBILBIDEAOstirala burdinaren eguna izaten da. Burdinola hidrauliko baten funtzionamendua hobeto ulertzeko eta burdina nola lortzen zen ikasteko El Pobaleko burdinolara joango gara. Bertan, burdinola eta errota bisitatu ondoren burdin tresna bat lantzeko aukera izango dugu.
IBILBIDEA