Aurkezpena
Ezagutu Barakaldo Eusko Jaurlaritza eta Barakaldoko Udalaren arteko lankidetzatik sortutako hezkuntza programa bat da, eta bertako historia, ondarea, kultura eta ingurumena gertutik behatu eta landuz herria hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen die Barakaldoko ikasleei.
Lehen Hezkuntzako programa 1997an hasi zen, eta Bigarren Hezkuntzakoa 2000. urtean. Ordutik, LHko 6. mailako eta DBHko 1. mailako 30.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute programan.
Bi adarrek duten helburu amankomuna jakintza ikasgeletatik atera eta kale, museo, ibai, mendi eta meatzetara eramatea da, gure ingurua maitatzeko ezinbestekoa baitugu behar den moduan ezagutzea.