Aurkezpena
K-Barakaldo Aldizkariak Barakaldo osatzen duen eta mendeetan zehar osatu izan duen gauza ororen inguruko ikerketa, ezagutza eta hedapena dauzka helburu. Proiektuak elizate zaharraren inguruko ezagupena zabaltzea, lan ezberdinen bilgune izatea eta guztia herritarrei helaraztea lortu nahi du erregulartasunez ateratzen den argitalpen espezifiko honen bitartez.
Honez gain, ikerketa gai berriak proposatu eta argitalpen zaharretan ahaztutakoak berreskuratzea ere bilatzen da. Ezagutu Barakaldo ekimenetik sortutako beste emaitza bat da. Hezkuntza eta kultura proiektu hau Barakaldo osatu izan duten eta osatzen duten alde ugarien ikerketa eta ezagupena bultzatzeko sortu zen: bere historia, ingurumena, etnografia, artea… CIHMA·Luis Choya Almaraz arduratzen da aldizkariaren kudeaketaz , zentroak duen helburu nagusia Barakaldoren ezagutza izanik, xede hau erdiesteko tresna garrantzitsu bilakatuz.