Bigarren hezkuntza: Asteko programa
Asteleheneko jarduerak ingurumenaren ikerketan eta ezagueran oinarritzen dira. Basatxun, naturaren elementuak ikasten ditugu: URA, LURRA, AIREA eta EGUZKI ENERGIA. Ondoren, Errekatxora abiatu, eta Castaños errekako ekosistema aztertzen dugu. Erlazionatzen diren edukiak Biologia eta Geografia ikasgaietako kurrikulumaren barruan garatzen direnak dira.
IBILBIDEAAstearteko jardueren helburua Barakaldoko historia eta ondarearen alderdi batzuk ikertzea da. Erlazionatzen diren edukiak Historia eta Geografia ikasgaietako kurrikulumaren barruan garatzen direnak dira. Jardunaldian zehar ikasleak sentsibilizatu nahi ditugu, euren herrian geratzen diren ondare apurrak mantentzearen eta ondo kontserbatzearen zentzuaz eta garrantziaz jabetu daitezen.
IBILBIDEAHirugarren egunean Barakaldoko udal-zerbitzu batzuk ezagutzen ditugu, azken urteotan gure udalerria berriztatze sakon batean murgilduta baitago, bai urbanismoan bai arlo sozial eta ekonomiakoan. Ibilbide honetan lantzen diren edukiak balioak eta arte eszeniko ikasgaietako kurrikulumaren barruan garatzen direnak dira.
IBILBIDEAJardunaldi honetan Barakaldo meatzaritzan eta industrian iragan garrantzitsua eduki duen eskualde baten parte gisa ezagutzen dugu. Horretarako, Gallartan dagoen Euskal Herriko Meatzaritza Museora joaten gara eta, ondoren, Trapagarango La Arboleda eta Larreineta auzoak bisitatzen ditugu, uneoro Barakaldorekin duten lotura gogoraraziz. Lantzen diren edukiak kasu honetan Geologia eta Historia ikasgaietako kurrikulumaren barruan garatzen direnak dira.
IBILBIDEAOstirala da talde bakoitzarekin dugun azken eguna. Horregatik, goizeko jarduera nagusia asteko aldizkari digitala sortzea da, hori baita aste osoko laburpen eta komunikazio ekintza. Egun honetan lantzen diren edukiak hizkuntza (era zabal batean esanda) ikasgaiko kurrikulumaren barruan garatzen direnak dira.
Gainera, astean zehar egindako meteorologia behaketen eta datu-hartzeen birpasatze sakona egiten dugu eta, bestetik, zenbait alde historikotan sakontzen dugu Gorostiza auzoan dagoen “Palacio” izeneko baserriaren ezaugarriak eskalan imitatzen dituen maketa handia desmuntatuz eta berreraikiz.
IBILBIDEA