CIHMA – Luis Choya Almaraz Interpretazio zentroak antolatzen dituen ekintza nagusienetariko bat, Barakaldo inguruan egiten diren ibilbide gidatuak izaten dira. Helburua, udalerriko iraganeko eta oraingo lekurik nabarmenenak in situ ezagutzera ematea da. Gaur egun diraun ondarearen ikuspuntu zabala eman nahian, 8 gai ezberdinen inguruan aritzen diren ibilbideak.
IZEN EMATEA:
–Online Barakaldoko Udalaren www.barakaldo.eus eta BarakaldoApp (Egoitza Elektronikoa, online izapidearen aukeratik, Hezkuntzaren atalean) Izena emateko, udalaren webgunearen bidez edo APParen bidez, B@kQ egiaztagiria eduki behar da.
HAZ-an (Hiritarrentzako Arreta Zerbitzua) ere eman daitezke izen-emateak
-Telefonoz: 010 Barakaldotik eta 944789200 gainontzeko herrietatik deituz gero.
-Aurrez aurre: HAZ (Hiritarrentzako Arreta Zerbitzua): bulego nagusia (Herriko plaza), Gurutzetako bulegoa (Zentro Zibikoa) eta Clara Campoamor zentroko bulegoa.
ALDEZ AURRETIK ERRESERBATUZ Antolatutako talde eta elkarteei zuzendutako ibilbideak ere eskaintzen dira asteazken edo ostegun goizetan. Informazio gehiago jasotzeko, dei ezazue 944971390 / 688638062 zenbakietara.
Deskargatu gidaIbilibide gidatuak
Iraganari so egin gabe oraina ulertzerik ez dagoenez, denboran atzera egingo dugu Barakaldoko eraikin esanguratsu eta leku bereziak bisitatuz. Bertako historian murgilduko gara, egungo udalerriaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko.
Agate Deuna baselizatik irten eta, Erdi Aroko galtzadatik eta antzinako Larrazabal eskolatik igaro ondoren, Deabruaren zubian amaituko da ibilbidea: jaitsiera ederra Kadaguaren alde barakaldarretik.
Zailtasuna: ibilbide erreza den arren, jantzi eta oinetako erosoak ekartzea komeni da.
Meatzaritzak Arnabal eta Errekatxon izan duen garrantzia ezagutuko dugu. Orografia menditsuaren eraginez, plano inklinatuen sarea, mea-biltegia, aireko tranbiak, geltokiak eta zamatokiak eraiki bahar izan ziren. Arnabaleko burdin meategietatik Luchana Mining trenbideak Ibaizabal/Nerbioi itsasadarreraino garraiatzen zuen mea.
Zailtasuna: Baxua ( jantzi eta oinetako erosoak ekarri behar dira,mendikoak)
Ibilbide borobila, urtegi zaharra (edo Etxebarriakoa) inguratuz. Castaños ibaiaren ondoko ibilbide honetan, mendizaleek naturaz gozatzeko eta inguru eder hau historiaren zein ingurumenaren ikuspegitik hobeto ezagutzeko aukera izango dute.
Zailtasuna: ertaina (ezinbestekoa da mendiko jantziak eta oinetakoak ekartzea).
Ramón Rubial Lorategi botanikoan barrena gidaturiko bisitaldiak: Barakaldo erdian mundu berde batean murgiltzeko aukera, bertoko eta kanpoko zuhaitz eta landare espezieen aniztasuna ezagutuz.
Barakaldoko zamatokiak Itsasadarrean zehar dauden karga-kaien segida dira. XIX. mendeko baldintza historikoek mendi hegaletan eratutako meatze-arroan zegoen burdina mearen esportazio masiboa bultzatu zuten. Nerbioi, Kadagua eta Galindo ibaien artean kokatutako hainbat konpainiatako zamatokiak ontzi handiagoei ostatu emateko behar berrietara egokitu ziren burdin eskaera handiari erantzuteko.
Ibilbideak Barakaldo garaikidearen bilakaera ezagutaraztea du helburu. Kaleetan zehar ibiliz, industrializazioaren unerik garrantzitsuenek eta langileen etorrera geroz eta handiagoak hiriaren hedapena nola baldintzatu zuten ikusiko da, une historiko bakoitzeko helburuek ekarritako Hirigintza Plan Orokor ezberdinak aztertuz.
MULTZO MONUMENTALA
Jauregiko solairu nagusia bisitatuko dugu. 1916an Munoa jauregia frantses estiloan eraberritu zen, Echevarría-Echevarrieta familiak Ricardo Bastida arkitektoari egindako enkarguz. 2017. urtetik, Multzo Monumentala deritzon kategoria dauka, lorategi, kotxetegi eta eskultura apaingarriekin batera.