K-Barakaldo aldizkaria

Etimologia eta toponomastika, diziplina fribolizatu horiek. Barakaldo, berbarako

Ander Ros Cubas

LEHENDABIZIKO ATAZA: KRITIKA

2001. urtean, Barakaldoko historia linguistikoaz argitaratu genuen lan baten aurkezpenean genioen hurrengo kapituluan Barakaldo izenaren etimologia argituko genuela. Urte askotxo joan dira harrezkero. Zenbait material toponimiko berri bilduta, orduko baikortasuna apalduta eta zorroztasuna eta zuhurtzia areagotuta helduko diot orain ordudanik zorretan utzitako zereginari, aurretik toponomastikaren egoerari irakurketa kritikoa eginda.

Barakaldoren airetiko ikuspegia. 1964

Onomastikak, XIX. mendearen bukaeran jaio zelarik, diziplina historikotzat definitu zuen bere burua. Hizkuntzalaritza modernoa garatu zelarik, ordea, atzean gelditu zen toponomastika1Toponomastika eta antroponomastika adarrek osatzen zuten hastapenetako onomastika, gainerako onimia guztiak gutxietsita., jaiotzetiko jite historizista horretatik askatu ezinik. Horrela definiturik azaltzen da oraindik ere hiztegi askotan2“Rama de la onomástica que estudia el origen de los nombres propios de lugar, así como el significado de sus étimos” (DRAE); “La toponimia u onomástica geográfica es una disciplina de la onomástica que consiste en el estudio etimológico de los nombres propios de un lugar” https://es.wikipedia.org/wiki/Toponimia.. Etimologia da izaera eta joera horren sublimazioa, metodo zientifikoa oinpean hartuta gurean sasi-intelektualen denborapasa bihurtu dena. Izan ere, euskarazko toponimiari aplikatzen zaion etimologiak gutxi du zientifikotik, eta asko amateurismotik3“[S]ome assiduous and imaginative aficionado or, basically, a littérateur who, like Gilles Ménage, had chosen the elucidation of word origins as a genteel pastime, a side interest, or hobby, or plain intellectual divertissement” (Malkiel, 2012: 16). Egoera hau Europan, oro har, XIX. mendearen erdialderako gainditzen hasi zen, Ménage bezalakoak, XVII. gizaldikoa baitzen, ahanzturan utzita.. Gure toponomastikak dituen gaitz ugarien arteko bat da hori, baina ez txarrena, inondik ere.

Toponimia hartuko dugu, bada, oraingoan ardatz, jakinez eta berau antroponimiatik eta gainerako onimietatik bereiztea sarriegi hartzen dugun hautu arriskutsua dela. Termino lausoa da toponimia eta lausotasun hori lardaskatu baizik ez da egiten, berau tamainaren arabera txikian eta handian bereizten denean4Enric Moreu-Rey onomasta katalan handia izan zen, guk dakigula, hau salatzen lehena: “Finalment quasi tots els tractadistes han dividit també els topònims en «toponímia major» (noms de ciutats, viles i pobles) i «toponímia menor» (partidets, llocdits. etc.). Aquesta divisió no presenta gaire interés científic” (Els noms de lloc. Introducció a la topónimia, Barcelona: Unió Excursionista de Catalunya, 1965, 13)”. Berrikiago, José Ramón Morala-k (“Toponimia y geografía lingüística. Sobre leonés y castellano” en X. Sousa (ed.), Toponimia e cartografía, Consello da Cultura Galega/Instituto da Lingua Galega, Santiago de Compostela, 2010, 111) bereizketa hori “oposición inconsistente en términos lingüísticos” dugula idatzi du.. Toponomastika, zoritxarrez, geografiarekiko morrontzapean bizi izan da luzaz eta gurean oraindik horrela jarraitzen du, adierazpen akademiko amore emangarria eta guzti5Mikel Gorrotxategik Euskaltzaindiaren izenean: “Lehenengo eta behin ikerlariari azaldu behar zaio ikerketaren ardatza lekua dela, eta ez, Euskaltzaindiak berak aspaldian egiten zuen bezala, izena” (“Toponimia ikerketak: prozedura eta urratsak”, Euskera 53 (3), 2008, 670). Ideia zorigaiztoko bera beste hirutan gutxienez haizeratu du idatziz. Premisa horrekin lan egin izan da toponomastika ofizialean azken 20 urteotan, adoktrinamendu antionomastika lau haizetara zabalduz. Ideia onomastikaren esentziaren beraren ukazioa da eta geografo baten burutik jalgia behar zuen ezinbestean: “Ikuspuntu honetatik, ikerketa toponimiko baten oinarrizko unitatea lekua da” (Nerea Mujika, Toponimia eta kartografia: oinarrizko eskuliburua, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2002, 61).. Terminolo­giarena beste albo-kalte bat baizik ez da.

Barakaldoren bista panoramikoa: Retuerto, Ansio, Ibarreta, Zuazo eta Arteagabitia. 1930

ETIMOLOGIA, OHI BAINO ZUHURTZIA HANDIAGOZ HARTU BEHARREKO ATAZA

Horiek argituta, has gaitezen etimologiaz eta Barakaldo nukleonimoaz esateko ditugunak xehetzen. Lehendabizi geure buruari galdetu beharko genioke zertako balio duen etimologiak. Galdera hori erantzungo bagenu, sobera genituzke egiten diren etimologia gehientsuenak eta sasi-etimologia den-denak.

Etimologia zientifikoa erlazio ezartze jarduera da, forma berrien eta (zenbaitetan berreraiki edo suposatu behar dituen) forma zaharragoen arteko loturak ezartzea baitu muga (Mitxelena, 1953: 53). Honek esan nahi du etimologistaren lanak bi fase dauzkala, forma ezagun horiek aurkitzea bata, eta, berreraiketaren teknikak aplikatuz, forma ezagun horietatik hurbileneko etimora atzera egitea bestea (Bammesberger, 1984: 10). Testigantza zaharren bilaketa horretan, etimoa edo honetatik gertuko forma kausituz gero, izenaren aurrerantzako historia egiten da (Ros, 2013: 17); aurkitu ezean, etimologiaren ilunpetan barrena korritu behar, atzerantza (Mailhammer, 2013: 2), itsuka eta alderrai askotan. Lehendabizikoa falta bada edo arintasunez egiten bada, etimoa berreraikitzeko oinarri sendorik ez dugu eta fantasiak bete ohi du hutsunea. Etimologista zorrotzaren lana, bada, etimo hipotetikorik behar ez duten forma zahar gardenak aurkituz, etimologiari ahalik eta zirrikitu gutxien uztea da. Medikuaren lanarekin aldera daiteke: lehendabiziko helburua eritasuna prebentzioaren bidez saihestea da, eta horretan huts egiten denean bakarrik sendatzeari ekin.

Barakaldoren bista panoramikoa: Retuerto, Ansio, Ibarreta, Zuazo eta Arteagabitia. 1930

Etimologiaren mugak, ezinak eta kautelak

Kasu gardenak alde batera utzita6“On ne peut donc interpréter des noms propres que là où l’explication est évidente” (Antoine Meillet, Linguistique historique et linguistique générale, Paris: É. Champion, 1921, 32)., etimologiak, zoritxarrez, ezin digu gauza handirik argitu. Nukleonimo asko eta asko Erdi Arokoak dira (Kremer, 2010: 8), Goi Erdi Arokoak zehatzago esanda. Barakaldo, eta horretan ez gara hain zoritxarreko, XI. mendean testatzen da, ez askoz geroago Lutxana, Tapia, Retuerto eta Burzeña. Ez da nahikoa, ez digute ezertxo ere argitzen. Forma modernoak dira horiek, forma modernoen berdin-berdinak nahiago bada. Etimologian argia eman lezaketen forma zaharragoak behar ditugu, benetako forma arkaikoak (Mitxelena, 1953: 9). Zorigaitzez, holakoak bakanak dira gurean. Philip Durkin-ek (2009: 269-271) adibide argigarria jartzen digu begien aurrean. Ingalaterrako Worcestershire konderrian Harvington izeneko bi herrixka daude. Pentsa liteke *Harv(a)- + –ing + ton etimologia argia dutela bi izenek, Paddington-ek *Padda + –ing + –ton duen bezalaxe. Izen homonimo horietako bat 709. urteaz aurrera dokumentatzen da, 1275az aurrera bestea, bataren oinarria Herewynn dugu, Hereford bestearena. Erdiak erdi ustel, oso ustel ez esatearren. Pixka bat hurbilduta, Kataluniatik ekar dezakegu beste adibide adierazgarri bat. Bertan, Arenys de Munt eta lehendabiziko elementu hori duten hainbat izenek lat. arena etimoa dute, bertoko Arenaza, Areatza eta abarrek bezalaxe. Hola pentsatu izan da Alt Empordèneko Castell de l’Areny herri izenerako ere7Areny sarreran dugu nukleonimoa Diccionari català-valencià-balear hiztegi garrantzitsuan, Alcover, A. M. & F. de B. Moll (1985), Editorial Moll, 2. edizioa. 2001-2002ko edizio digitala Institut d’Estudis Catalans-en eskutik: http://dcvb.iecat.net., harik eta W. Meyer Lübke-k 1017ko dokumentu bati esker Castro Adalasinde baino ez zela frogatu ahal izan zuen arte8“Els noms de lloc en el domini de ladiòcesi d’Urgell”, Butlletí de Dialectologia Catalana XI, 1923, 11.. Antroponimo germanikoetan oinarrituriko adibide gehiago dakarzkigu Corominesek9“Noms de lloc d’Origen germànic” en Miscel·lània Fabra: recull de treballs de lingüística catalana i romànica dedicats a Pompeu Fabra, Buenos Aires: Casa Editora Coni, 1943, 112..

Asma lezake inork Burgoseko Froncea izenaren etimologia? Ez segurki, David Peterson-ek (2017: 226) begien aurrean jarri dizkigun Faranlucea (947) edo Haranluceia (1068) bezalako formak aurrean izan gabe. Horiek aurrean ditugula, ordea, etimologia konstatazio hutsa baino ez da.

Merezi ote du, bada, dokumentazio zahar horren faltan etimologian barrena itsumustuan abiatzea? Aurrekoak bezalako kasuak ez dira hemen falta, jakina; nahiz eta guk, dokumentazio zaharrik ezean, zailagoa dugun uste okerren okerra positiboki frogatzea eta susmo hutsetatik harago joatea.

Barakaldo gure herria da, baina Ubideako solotxo baten izena ere bai eta – grafia gorabehera– deitura bat eta lokomotora historiko baten izena eta abar.

Adibide batzuk jarri aitzin, kontu inportante pare bat ekarri behar da hizpidera. Onomak bere horretan existitzen dira, erreferitzen dituzten objektuetatik libre. Hori da onomen funtsezko beste ezaugarri bat. Barakaldo gure herria da, baina Ubideako solotxo baten izena ere bai eta –grafia gorabehera– deitura bat eta lokomotora historiko baten izena eta abar. Gainera, onomek esanahirik ez dute. Horrek esan nahi du etimologia lexikoak dituen bi oinarrietariko bat falta duela etimologia onimikoak10“Pero tratándose de nombres propios hay una dificultad especial: un topónimo o un antropónimo no “significa”, estrictamente hablando, nada: designan simplemente un determinado lugar o una determinada persona. Y esto supone una diferencia esencial para la seguridad de cualquier consideración etimológica” (Mitxelena 1953, Introducción).. Eragozpen handia da hori, inondik ere. Askoz saihestezinagoa da horregatik dokumentazio zaharrenera jotzea eta askoz onartezinagoa dokumentazio modernoan soilik oinarritzea. Gurdia idien aurretik jartzea da hori, Mitxelenak bere Apellidos Vascos obrari, bigarren edizioaren sarreran, egiten zion autokritika (1955: 5).

Holakoxeak dituzkegu Barakaldoko Ansio eta amarruz inposaturiko Zuhatzu111025eko Donemiliagako Errexan hiru Zuhazu aurkitzen dugularik ere, ez da baztertu behar, h-a, hain ugari eta polifuntzionala dokumentu honetan, zuhaitz elementuaren kutsadurari edo besteri zor izana. Goian aipatzen genuen Castell de l’Areny horretan gertatuak balio lezake Errexako hiru Zuhazu-etariko baten baterako ere: “però encara que l’origen del nom del castell fos el nom propi Adalasindo, l’evolució del nom s’és feta sota la influència del substantiu areny” http://dcvb.iec.cat/results.asp?word=areny. anakronikoa ere. Ansio, iduriz, forma garden samarra da, aintzira ‘zingira’ familiakoei lotua. Susmoa, haatik, ez da nahikoa, aurreiritzi baten aurrean gaudela pentsatzeko datuak ez baitira falta. XVI. gizaldiaren hasierako testigantzek12Juan de Ansio (1529, ARCHV: SV 4260/1). deitura gisa aurkezten digute izena. Uhart-ekin batera Nafarroatik etorria ote? Zuazo, bestaldetik, Arabatik datorkiguke13García de Gortázarrek (1982: 352) postulatzen duen populazio arabarraren mugimenduen aztarna izan daitezke Bizkaian, mendebaldean bereziki, ditugun Zuazo askotariko batzuk..

Edo zaharrenarekiko lehentasuna edo kakaren esplikazioa

Dilema baitezpadakoa da. Nondik sortua da Lurkitzaga? Urkitzaga osagaia argia bada, zer ote da hasierako L– hori? Datu dokumentalei muzin eginik, gaztelaniazko artikuluaren eraginezko elementu arrotza dela eta uste merke horretan oinarrituta Urkitzaga idatzi behar dela esatera ausartu da Mikel Gorrotxategi14“Da la impresión de que las formas con L- presentan confusión con el artículo y que el nombre es Urkitzaga, que es, entre otras cosas, como se ha conservado en los apellidos” (2007: 258). Esan beharra dago, Laurkitzagatik ez dela Urkitzaga deiturarik sortu ez Barakaldon, ez beste inon ere, jakina.. Dokumentazioari erreparatzeko lana hartu izan balu, ordea, forma zaharra Laurquizaga dugula ohartuko zen. Arrazoi ezberdinengatik *lau-urki-tza-aga etimoa ezinezkoa izateari Barakaldon bertan Olaurki15Olurditegi (1775, BAHP: RegHip) toponimo iluna ere jasoa dugu. badugula gaineratzen badiogu, hipotesi gisa *ola-urki-tza-aga dukegula proposa genezake. Nolanahi ere, hau hipotesi hutsa litzateke, askorako balioko ez lukeena. *Olaurkitzaga testatzeko zoria izango bagenu, orduan, eta orduan bakarrik, adieraz genezake lasai etimo hori duela oikonimoak. Forma hori testatuta, alabaina, sobera genuke aurretiko burutazio guztia.

Orain artean azaldutakotik erraz uler daiteke testigantza zaharrik gabeko forma modernoak, zenbait iturri idatzitakoak bereziki, tentu handiz hartzekoak direla, zuzenean baztertzekoak ez badira. Bere horretan deus gutxi balio duten testigantzak dira, are gutxiago horien gainean asma daitezkeen etimologiak. M. Á. Castañosek (1997: 454) jasotako XIX. mende bukaerako Anchubieta, Andachuveta eta ahoz jasotako Andazubia formak lagun, baina autore berak jasotako Anducheveta, Anduchorreta formei muzin eginda, Andatxubieta lema asmatu du M. Gorrotxategik (2007: 28) eta anda ‘anda(k), angarila(k)’ + zubi etimologia iradoki. Oinarri dokumental are eskasagoa erabili du Irigoienek16Eta zer esanik ez F. Fernández Palacios-ek (2002) bere tesian, ez toponimo honetaz baina bai Barakaldoko beste hainbatetaz. (1985: 225) eta izen horretarako are etimologia irrigarriagoa proposatu du horrenbestez: “[A]parece Antxu, con vocalismo de tendencia arcaizante -u, doblete de Antxi, y naturalmente bi «dos» y el pluralizador -eta, es decir, procedente de Antxu bietan «en los dos Anchu»”. Saiakera antzuak, ateraldi alferrikoak. Puenting zapata-lokarri batez egitearen pareko zeregin zoroa da data horretako datuekin etimologia egin nahi izatea, onik ateratzeko aukerak hutsaren hurrengoak dira eta eroriko latza hartzekoak ia saihestezinak. Ez ote da emankorragoa eta zuhurragoa Indauchubileta17(1615, BAHP: ProtNot.). G. Bañalesek (1999: 21, 14. oh.) Unduchuleta (1639, BFAH: JCR) jaso du baina endu– irakurtzen da eta en [In]du– interpretatzen. Ondoren (Bañales & Gorrotxategi 2007:99), (En)duchuleta zuzendurik azaltzen da DUTXULETA lemapean, baina Endechuleta (1649) ARRANTXULETA sarreran eta Undechuleta 1999ko liburuko mapan. Ynduchubileta jaso dugu urte bereko beste zentsu baten kopia batean (1775, BAHP: RegHip.). Tx. Etxebarriak (2004: 88) beste testigantza bat bildu du: Induch[xx]peta (1769, BFAH: JCR), baina dokumentuaren egoera txarra dela kausa, ez dugu irakurketa hori egiaztatzerik izan. XX. menderako, 1944ko Amillaramentuetan (BUA), Induchuleta forma kausitu dugu azkenik. eta Anchubieta formen arteko aurrerantzako bidea marrazten saiatzea? Txarrenean ere, bi izen ezberdin direla ondoriozta liteke.

Mamuena, azken zabarkeria

Iseka eta fribolitate hauek deitoragarriak badira, mamuak eta, zer esanik ez, mamuen gainean eginiko burutazioak lotsagarriak dira. Pucheta, Ascal eta Iñirnache, besteak beste, mamuak dira Barakaldon arrazoi askorengatik. Pucheta Abantoko auzoa da, baina ez dago holakorik Barakaldon. Bañalesek (1999, 2007) bildu duena Percheta baten irakurketa oker baten fruitua baino ez baita. Gauza bertsua esan daiteke Ascal mamuaz, Gueñesko Ciscal makur irakurria besterik ez baitugu. Iñirnache mamuari izara ikusten zaio, eite bitxiegia baitu benetako izena izateko, Miruache gaizki irakurria baizik ez da. Kategoria berekoak ditugu, nahiz eta beste bide batetik sortuak diren, Errekaortu askoz ezagunagoa18Oraindik horrela azaltzen da euskarazko wikipedian. eta Truebari zor diogun Mendierreka, mamuak izanagatik ere, bizitza propioa garatu dutenak.

BARAKALDO, NUKLEONIMO ENIGMATIKO HORI

Etimologiaren mugak eta arriskuak ikusita, ba al dago Barakaldo nukleonimoari buruz ganorazko ezer esaterik? Zuhurtzia, apaltasun eta tentu handienaz bakarrik. Esatekoa, zernahi gisaz, behin-behinekoa eta lanerako hipotesia baizik ezin daiteke izan. Azaletik baino ez bada ere, zenbait sorbide alternatibo aztertuko ditugu, denak ere posibleak baina zailtasun nabermenekoak. Aurretik, eta berriz ere laburki ezinbestean, orain arteko saioen oinarri falta agerian utziko dugu.

Lurkizagako dorretxea. Jatorrian armarri bat zuen aurrealdean, puntu erdiko atearen gainean. Irudian Ampuero familiarena izandako baserria ikusten da, jatorrizko hiru metrora arteko hormen gainean eraiki zena. Egun horma zaharren aztarnak besterik ez dira mantentzen.

Barakaldo-k ez du euskarazko jatorririk

Hasteko eta bat, esan behar da ez dagoela izenak euskal jatorria duela baieztatzeko mendreneko oinarririk ere. Barakaldo euskarazko izena izan eta ondorioz k-z idatzi behar zela defendatzen zuen Euskaltzaindiaren diktamenak ematen zituen argudio bakarrak19Formakuntzaz administraria genuen J. L. Lizundiak emana eta E. Knör-ek sinatua (http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50582.pdf). Bestalde, M. Gorrotxategik (2007: 61), izenaren euskalduntasunaren alde, herria euskalduna izatea eta izena euskararen fonetikara ederki moldatzea ematen ditu argudio gisa. Argudio hutsalak, Lutxana edota Burtzeña ere, besteak beste, euskarazkotzat hartzera ginderamazketenak. -aldo elementua beste izen batzuetan agertzea eta Mendatan izen bereko oikonimoa existitzea izan ziren, nahiz eta Mendatan Irigoienek (1985) testatu zuena Baskaldo zela aitortu. Euskararen bidez egin diren azalpen saioek orok20Txeru García Izagirrek bilduak (2013). huts egin dute bata bestearen atzean eta ez du ematen biderik gelditzen denik. **Bara ezin daiteke inondik inora ibar(ra)-ren lekuan egon; **kaldo ez da ezer, **kalda (ez **galda) ez da ‘fundizioa’, horiek, hidraulikoak zein aurrehidraulikoak edo haizeolak21Barakaldo eta Gueñesko mugan bertan, Axeola (1586, BFAH: JCR) toponimoa daukagu, Arrigorriagan Axola forman errepikatzen zaiguna., olak ziren; Goi Erdi Aroko olak ez zeuden ibarretan22Bibliografia zabalaren artean, I. Etxezarraga (“Paleometalurgia del hierro en el País Vasco Cantábrico: las haizeolak. Un estado de la cuestión”, Munibe (Antropología-Arqueología) 56, 2004, 87-104) kontsulta daiteke. eta, Irigoienek dioena dioela (1985: 222) **aldo ez da ‘altu’, eta baldin baledi izenondoa litzateke eta ez sustantiboa. Euskarazko *aldo baten sostengu bakarra Basualdo izena da, Basaldua eta Mendialdua izenen ustezko ahaidea. Basualdo, alabaina, izen germaniko ezaguna baino ez da.

Ez dago izenak euskal jatorria duela baieztatzeko mendreneko oinarririk. […] Argudio bakarrak -aldo elementua beste izen batzuetan agertzea eta Mendatan izen bereko oikonimoa existitzea izan ziren.

Barakaldo jabetza sintagma bat ote?

Latinaren bidezko azalpen saioak, azkena baita23V. Yarzak garatu eta moldatu du berrikitan (2015), baina orain 20 urte pasatxo osagai bertsuak proposatu zituen F. Villar-ek (1996) eta F. Fernández Palaciosek (2002: 883) bere egin: “Para Baracaldo en concreto ha propuesto Villar, «Teónimo lusitano Reve»: 174 que posea una estructura paralela al NL oscense Baraos, con –os del vasc. otz, otze “frío”. Baracaldo estaría compuesto de *bara y el lat. calidus, añadiéndose así un adjetivo al sustantivo bara «para calificar su temperatura»”., beste eszenatoki batean jarri izanaren balioa du, baina zailtasun nabarmenegiak eta arrisku larriak ere bai, nukleonimo guztiak, kosta ahala kosta, deantroponimotzat hartzekoa alegia24Nukleonimoen sorburu garrantzitsua da hau, baina ez bakarra.. Bide horretatik doaz Valeriano Yarzak (2015: 374) proposatu dituen [Fundu] *Baracal(i)dianu zein [villa] *Baracal(i)diona. Lehendabiziko arazoa, beste hainbatetan bezala25F. Muguruzak (2004) arinkeria osoz asmatu duen Bar(i)us + aka, kasurako, inolako oinarririk gabeko fantasia hutsa da., holako izenen balizko existentziarena dugu26“A escaseza de documentación que avale a existencia deses supostos étimos antroponímicos ou, cando menos, do seu uso efectivo”. Galizia zaharrari buruz ari da G. Hermo González (“Topónimos de base Sarand– e Serant-: unha hipótese etimolóxica común”, Revista Galega de Filoloxía 14, 2013, 65), baina ondorioak bete-betean balio du gurerako ere.. Bara antroponimo galoaren eta Calidius edo Calidus latinezkoaren arteko batura sinesgaitz bat27F. Fernández Palacios-ek (ibid.) aurretik iradokia zuen honetako zerbait: “En onomástica personal antigua hay Bara (CIL XII 4966, de la Galia Narbonense) y Baracionis (gen.) (CIL III 2749, del Ilírico)”. iradoki du Yarzak benetako izen baten faltan, dena testuinguru erromatar batean. Esan gabe doa euskarri historiko oso ahulak dituela horrek. Latinezko izenak ez dira derrigorrean erromatarrak, izen germanikoek etnia germanikoko jendearenak zertan izan ez duten bezalaxe: “germanismo onomástico no se confunde con germanismo étnico” (Piel, 1960: 422)28Arrazoi historikoengatik eta beste askorengatik baztertu behar da deblauki F. Villar-ek mahairatu zuen (Reve) Anabaraeco –eta honi jarraiki Carretier-en Baraeco– epiteto teonimiko zeltiarrenganako hurbilketa (1996).. Antroponimoak, moda eta prestigioa tarteko, neurri handi batean unibertsalak edo ubikuoak dira eta izen germanikoak, kasurako, tokian tokiko aldeak gorabahera, nagusi izan ziren Europa erromanizatuan xii. mendera arte. Hortik aurrera latinezko izenak gailendu ziren atzera ere, eliza kristauaren eskutik.

Bestalde, fonetikoki sinesgaitza da –ano, –ona29Deantroponimiarekiko baino gehiago, deadjektibo antroponimoekiko seta da gure artean azken urteotan gailendu dena. Gogoratu behar da bestetan genitibo egitura dela nagusia eta ez –ano, –ona … bidezko hau. Lugoko Begonte kontzejuan, konparazione, % 82 dira genitibodunak (P. Martínez Lema, “Nomes de posesor na toponimia do concello de Begonte (Lugo)”, Revista Galega de Filoloxía 8, 2007, 129). izen batek sudurkariaren arrastorik utzi ez izana, ondoko Luchana30Lutxea, Lutxa ahozko formak dokumentazio modernoan aurkitu ditugu. edo Castrejana izenetarako kontrakoa dugun bitartean. Are gertagaitzagoa da hori gaztelaniarekin hain ukipen estua izan duen eskualde batean31Sestao izenerako ere jatorri bera ematen tematu da P. Salaberri, Sesto aldaera zaharra Galdako bezalako ahozko forma modernoen parean jarriz.. Bestaldetik, Yarzak arrazoia du, contra Irigoien (1985: 222), baracaldonensis gentiliziotik *Baracaldon ondorioztatzen dela esatean32“Parece que Barakaldo debía poseer -n- en la sílaba final, ya que en el primer documento, de 1051, en que se hace alusión a la localidad se registra […] como testigo, entre otros, el sennor Lope Blascoz Baracaldonensis” (2015: 374). Balpardak, oker, Baracaldensis ematen du; forma horixe da, bestalde, hiru urte geroagoko San Agustin Etxebarriako dokumentuan aurkitzen duguna.. Bai, baina ez derrigorrean, gaineratu beharko genuke. Ez da ahaztu behar dokumentu berean aberancanensis eta esceverrianensis ere baditugula, Berango eta Etxebarria herrien gentilizio. Beste muturrean abadiensis dugu *abadianensis erregularraren ordez, Abadianorako. Horrek esan nahi du, latinean izen propioekin maiz gertatu bezala, analogia kasu baten aurrean egon gaitezkeela. Horri gentilizioen joera “erratikoa” gaineratu behar zaio33Cf. Jairo Javier García Sánchez, “Irradiación analógica en la formación de gentilicios”, Vox Romanica 64, 2005, 160-170. Dena dela, garrantzitsua da *-aldon aukera agerian uztea, horrek nomen possessoris baten aukeraren bidea leunduko bailiguke.

Jabetza sintagmak [“posseduto”] + “possessore” binomioaz osatuak dira. Askotan, posseduto-a eliditurik doa, baina agerian bestetan, onoma “eliptikoak” eta “integralak” sortuz hurrenez hurren. Pontevedrako Barzamedelle (< *Barza Metellī) genuke onoma integral paralelo egokia (Piel 1985: 471). Barakaldo-n, possessore-a Metellus ez baina Aldo zein Aldon izan liteke, Aldoni genitibo latinaren arrastoa urrean. Ald– erroko3434[/mfn] Aldon(i) ondo testatua da Katalunian35Bolòs & Moran, 1994: 99. eta Frantzian36Head & Semënova-Head, 2013: 268.. Posseduto edo “nomen possessi” a *baraka genuke, port. várzea, gal. barzia, ast. bárcena37Penintsulako mendebaldeko forma hauek, J. Hubschmid-ek (1960, 48) zehazki dioenez, *vargina eratorri batetik sortuak dira. Añibarrok dakarren markin ‘quadro de jardín, huerta’ margina da –erdaraz erabilia– Erandioko dokumentazioan eta Barakaldorako “una pieza de heredad de Marquiña” aurkitu dugu (1847, BAHP: RegHip)., gazt. varga38Abanto-Zierbenan bertan La Barga auzoa dugu. lexemen familiakoa –eta akaso baliokidea– izan litekeena. Zentzua, eta horregatik bilatu nahi izan zaio jatorri komuna ere, eusk. ibar lexemarena genuke: ‘ibai edo erreka baten ertzeko lursail landua eta itxia’ edo honekin loturiko beste zentzuren bat.

Lutxanaren airetiko ikuspegia. 1960

Ezaguna da, alabaina, forma eliptikoak direla sarrien ematen direnak. Antroponimo ditematiko batean pentsatu beharko litzateke orduan. Lehen osagaia, Blasco izan liteke, Lope Blascoz Baracaldonensis gure lehen barakaldar historiaratuaren patronimikoan ageri dena. B(e)lasco, Nafarroatik ezker-eskuinera zabaldua, Bela (< germ. Be(g)ila) antroponimoaren eratorritzat hartu izan da. Belasco-ren forma sinkopatua dukegu, ez badugu *Blas-co39Blas izenak lat. Blasius du oinarri. Eratorpen hau J. B. Orpustanek defendatua du, “Anthroponomastique médiévale en Pays Basque: Prénoms et surnoms en Basse-Navarre et Soule au début du XIVe siècle (1305-1350)”, Lapurdum 5, 2000, 203. formatik zuzenean abiatu nahi.

Bi gauza bakarik eman daitezke seguru samartzat: aurreko etimologiek funtsik ez dutela bata eta bi elementuk osaturiko izen konposatu baten aurrean gaudela bestea.

*Blasc(o)-(u)aldo konbinazioa ineditoa dugu, baina ez konposabidea, ez elementuak. Antroponimo horretatik *Balascaldo40Balasco forma ere ondo dokumentatua da. aterako zen eta honek Mendatako Baraskaldo emango. Barakaldo-k horren aldaera sinkopatua beharko luke orduan, eta honen aldaera aferetikoa genuke Arakaldo. Bide posiblea baina euskarri dokumentalik gabea.

Forma testatuetatik ere abiatu gaitezke, baina bidea fonetikak behaztopatzen du orduan. Baroaldo edo Basoaldo Palentziako apezpikua izan zen VII. mendearen bukaeran. Barualdo (1012, 1044) eta Barbaldo (878) aldaerak ere dokumentatuak dira. Baroaldo izenaren –oWaldo “Zweitstämme”aren bokalerdia bokalizatua izan daiteke (-w– > -o-), baina seguruago “Fugenvokal” edo lotura-bokal bat, zenbaitetan –a– dena. Hauek horrela, *Bar-a-waldo > *Baragualdo > *Baragaldo > *Baracaldo postula beharko genuke edo zuzenean Barualdo > *Barugaldo > *Baragaldo, Barakaldon bertan testatua dugun Zuatzo > Çugaçu (1616-17, Jcr) izenean bezalaxe, azkenik bokal asimilazioa41Zugazu izenean ere bokal asimilizazioa (> Zugutzu) orokorra da ondoko herrietan (Begoña, Deustu, Erandio…). Itxurak itxura, asimilizazio bera da kasu bietan, muturreko bi bokalek erdikoa asimilatuz: u-a-u > u-u-u Zugutzu-n eta a-u-a– > a-a-a– Barakaldo-n. emanda. Nolanahi dela, bide antroponimiko hauek –testatu gabeak denak ere–, *Baracaldoni genitiboa eskatzen dute, goian aipatu *Baracaldon formaren gainean eraikia. Barakaldotik oso gertu Galindo dugu, hau ere antroponimo ustez germanikoa, Galindoni, Galindone formetan geografia zabalean erruz testatua42Ikus, kasurako, Bolòs & Moran 1994, 308..

Jabetza sintagma ez bada, delexikal bat ote?

Jabetza egiturarik ez bagenu ere, oinarri lexikala posiblea genuke. Kasu horretan, –ldo bukaera *-ledo (< *-letu) sekuentziaren emaitza izan liteke, bokal postonikoaren galera gertatuta. Sekuentzia hau bi sufixuren elkarketa da, aipa bitez figaredo, pinaledo, pomaledo… fruta-arbolen sailak ditugunak, euskarazko intxausti, sagasti edo urresti lexemak bezala, ‘fruitua’ + ‘arbola’ + ‘saila’ konposaketari dagozkionak. Bide itxia.

Beste sorbide bat *Barakalado partizipio bat genuke, formaz eta zentzuz, estacada, cerrado, vallado, empalizada; eusk. zarratu, palatu, hesi43Infinitibo-partizipio zaharra bide da, sustantibizatua, hertsi-tik datorkeena. lexemen kidekoa44Gure hurbileko itxituren osagai eta osaketaz Glaria (2003: 66) kontsulta daiteke.. Partizipioak *bracal, *barcal ‘hesol, taketa’ etimoan oinarritua beharko luke, estaca > estacar > estacada; palo > empalizar > empalizada ereduaren araberakoa. Egiaz, hori dugu braka, barka etimoak adierazten duena, baina itxitura berezi bat, erreka ondokoa edo neguan urak estaltzen duen lursail baxu batena. Zentzu horrexekin Galizian bargado45DDLG. daukagu eta várgano oinarriko varganada46DGLA. Portugaleko Vargaado toponimoak (1474, Armando de Almeida Fernandes, Toponímia portuguesa: exame a um dicionário, Arouca: Associação para a Defesa da cultura Arouquense, 1999, 78, § Bragada) *varganado bide du jatorri. Asturiasen. Vara / varal alternantzia bera genuke barga,-o / *bargal parean, esanahi aldaketarik gabe. Gogora bedi vara lexemaren aurrekaria verga dugula, varga-ren kuasi homonimoa. Liébanako bargaretu ‘abelgorrientzako korta’ lexema ere hizpidera ekartzekoa da, –retu sekuentzia guztiz argia ez bada ere.

Forma delexikaletik abiatuta, +2 azentuaketa bat postulatu behar dugu (Brak– / Bark– > Barak– epentesiaren aurrekoa). Horrek bokal postonikoaren galera azalduko luke: *Brakálado > *Brakaldo (edo *Barkálado > *Barkaldo), ez oso urrutiko Gallárreta > Gallarta-n hautematen duguna.

*barka etimoa

Hitz familia arras interesgarria dugu *barka edo *braka etimoak eman duena. Epentesi bokaliko arrunta bitarte, bietatik atera zitekeen *baraka. Gazt. varga47“Palabra antigua y dialectal, poco generalizada y de significados varios” (DCECH). Hitzaren lehen testigantzak, Araban eta Errioxan, Donemiliagako kartularioan. eta familiakoen etimoa, zeltikoa bide dena, *barga, *barka, *braka edo *wraga ote den ez dago garbi48“Pensaba primero Jug en un galo *wraga… pero no dejaba de presentar dificultades; pero J. Loth señaló el parentesco con irl. med. barc ‘casa de madera’ … lo cual permite postular un galo *barca del mismo sentido, con –c– conservada en las variantes fr. barche, sobreselv. barcun, it. barchesa y quizá en el nombre de lugar cast. e it. Barco. Esto simplifica las cosas… En verdad subsisten ciertas dificultades, pues el cambio fonético en cuestión suele producirse en el sentido de cambiar una rg primaria en rc, mientras que la raíz indoeuropea de que se trata tiene rc originaria. […] De todos modos, el origen céltico sigue siendo posible, pues hay que contar con la posibilidad de una mezcla en romance de los dos parónimos *barca y *wraga, lo que allanaría todas las dificultades” (DCECH). Aurreraxeago: “También es cierto que hay casos sueltos de alternancia rg ~rk en vasco y en hablas romances lindantes, de modo que la posibilidad de que varga salga de un *barca no debemos descartarla del todo” (ibid.), ezta jatorrizko esanahia eta bat ala bi diren ere. Horrek bilakaera fonetikoa zehaztea zailtzen du batetik, bai eta sortzez *b(a)raka49Formarako bareca ‘egurrezko denda’ (Alpes, 766; Hubschmid, 1960: 45) eta Landetako barráka ‘jardineko hesia’ (ibid., 46) aipa daitezke. Erromanista suitzarrak *barricus batetik zekartzan guzti hauek. oinarriak zukeen zentzua asmatzea ere. Zailtasunak detailekoak dira. Guztiarekin ere, testuinguru erromantzea argia da. Bat dator hau goi erdi aroko onomastika bizkaitarrean aurkitzen dugunarekin50“En torno al cambio de milenio, vemos un espacio aparentemente vascófono pero también más cercano onomásticamente a los territorios al ponente y con menor incidencia de la antroponimia típica de Navarra” (Peterson, 2012: 804).. Nafarroan barga euskaraz ere usu erabili izan da, toponimiak51Bat bakarra aipatze aldera, Barakaldoko Malacuesta gogora dakarkigun Bargamalakuarri (Araia) aipa daiteke. Altsasuko euskaran barga gaizto ezagutzen zuten, Entziako Bargaristo toponimoan aurkitzen duguna bera nonbait. agerian uzten duenez, baina erdarazko hitza zelako kontzientzia ez da falta izan52Azkue, Apend. Adierazgarria izan liteke gure artean ibarra erdaraz hain sarri erabili izana. Barakaldorako bertarako las ybarras de Gorostiça (1644, BAHP: ProtNot) eta Gueñeserako las Ibarras (1717, BAHP: ProtNot) aurkitu ditugu..

Haatik, hitzaren jatorria euskarazkoa dela defendatu izan dute sona handiko zenbait filologok53Menéndez Pidal, Schuchardt, Hubschmid eta Piel, besteak beste.. Vega-ren forma zaharrak veiga, vaica direla egiaztatzetik dator dena. Euskarazko ibai lexemari erreparatu zioten laster, nahiz eta esanahia hitz horrena ez baina ibar-ena zuen. Nolanahi ere, ibai eta ibar gauza bertsua zirela suposatu zuten, bizkai / bizkar ziratekeen bezala. Hala, *ibaika eta *ibarka etimoak proposatu zituzten vega eta varga lexemetarako hurrenez hurren. Egia da ibar, vega eta varga lexemak, oro har, sinonimotzat har genitzakeela. Vega eta varga lexemek, bestalde, sufixua edo azken silaba behintzat komuna dute, eta ibar eta varga lexemek silaba bat dutela berdina, hasierako hitz erromantzearen kasuan, bigarrena euskaran. Hor amaitzen dira antzekotasunak. Nekez har daiteke euskarazkoa erromantzezkoaren etimotzat. Etimologiaren tradizio luzea eta berau defendatzeko Corominasen suhartasuna gorabehera, askoz sinesgarriago suertatzen da V. García de Diegoren azalpen prosaikoagoa: lat. *vadĭca [terra]. Euskarazko formekin erlazio etimologikorik egotekotan, alderantzikoa beharko luke. Euskarak *i-barga bihur zezakeen varga eta ondoren –ga silaba, artikulutzat berrinterpretatuta agian, galdu. Euskaran ez dago *ibarka hitzaren arrastorik eta –ka ez da osagai ezaguna54Corominas, nahiz eta euskara ongixko ezagutzen zuen, oker dabil –ko, –ka sufixu posesibo bat proposatzean. Zentzuz ere ez litzateke ongi egokituko holako sufixu bat., txaraka, mailuka eta holako hitz batzuetan ageri zaigun txikigarria salbu55Balio adberbiala ere badu, jakina (jauzika, oihuka…); baina ez da hori inondik ere beharko genukeena, V. García de Diegok ongi oharterazten duenez: “Había que suponer ibaica, que existe, pero no con el sentido de ‘vega’, sino con el sentido adverbial de ‘a torrentes’” (DEEH: #7007).. Zailtasunak gutxi balira, esan behar da ibai eta ibar hitzek elkarren lotura izatea frogatuta egotetik urrun dagoela. Mitxelenak (1972: 81) *ibar-Xi > *ibaXi > ibai postulatzen du, baina hori ere arazotsua da bai fonetikoki56Dardarkariaren galera ere nekez azal liteke, x hori zeinahi izanik ere., bai morfologikoki57Ez dago esanahi aldaketa hori, azal dezakeen inongo sufixuren arrastorik, ez xi forma horretakorik ez bestelakorik. Azkuek ibargi ‘terreno soleado’ biltzen du Arrasaterako, akaso bigarren elementua argi duena., bai semantikoki58Semantikoki, ibai primarioa eta ibar sekundarioa izatea espero genuke beti, ibetondo (< *iba(h)i-ondo), ibaiondo hitzaren eredura, eta ez alderantziz. Itxurak itxura, esp. río (lat. ri(v)us) eta ribera (lat. riparĭa < ripa) pareak ez du elkarren lotura etimologikorik. Gure inguruko hizkuntzetan behintzat, ez dago holako parerik. Izan ere, ibar hitzaren zentzua (ing. meadow, port. veiga, várzea, esp. vega) lotuago dago ‘lantzen den zelai ondo ureztatu’ kontzeptura ‘ibai ertz’-era baino. Horrela ugaran lexemak, ibar-ek bezala ‘auzo’ adiera garatu duenak, (Deustun ogena; Saraitzun ugalaran eta ugaondo Lesakan, apud Azkue) urari egiten dio erreferentzia eta ez ibaiari; gauza bera uhalde, ugalde nahiz eta honek bai ‘ibai’ zentzua ere hartzen duen.. Ibai lexemarako *ibani protoforma proposa liteke, Bilbaoko Ibeni toponimoan gorderik genukeena. Forma horrek, sudurkaria galtzean, *ibahi forma emango zukeen, bai hibai aldaera hasperenduna59Joseba A. Lakarrak (“*h3 > h1, *h2 > h1 eta horiei datxezkien zenbait fenomenoz”, Lapurdum 13, 2009, 211-231, eta beste lan batzuetan) maisuki azaldutako hasperenaren aurrerapena tarteko, arena > *areha > harea ederuari jarraiki., bai ibatao60Etxebarrin eta Aulestian izen horretako errotak dokumentatzen dira, Getxon baserria zen Ibatao eta Arrasaten eta Arabako zenbait lekutan izen horretako soloak genituen. Itxuraz *iba(h)i-a(h)o du jatorria, Lasao (Alonsotegi, Galdakao, Azkoitia…) zabalduaren pare-parekoa., ibetondo… eratorriak egoki azalduko lituzkeena.

Ondorioak

Aurkeztu ditugun etimologia guztiek argi-ilunak dituzte. Bi gauza bakarik eman daitezke seguru samartzat: aurreko etimologiek funtsik ez dutela bata eta bi elementuk osaturiko izen konposatu baten aurrean gaudela bestea. Lehen elementurako, *baraka lexiak etimologia argia izan dezake baina forma horrekin ez dugu geure inguruan aurkitzen, ez euskaran ez erromantzeetan ere. Horren alternatiba sinesgarriena B(a)lasko antroponimoa dugu. Euskal Herrian forma ezberdinetan oparo testatzen da, lehen barakaldar historiatuaren Blascoz patronimikoan kasurako. Bigarren elementua azaltzeko aurkitu dugun aukera bakarra (W)aldo(n) antroponimoa da. Gauzak horrela, onomastika germanikoan usadiokoak diren antroponimo ditematikoetako baten aurrean geundeke. Iluna, kasu horretan, bi tema horien konbinazioaren bitxitasuna dugu. Ilun-milun hauek argitzeko bide bakarra dugu: geure inguruko antroponimia zaharra zehazkiago ezagutzearren etengabe jardutea.

ERREFERENTZIA ARTXIBISTIKOAK

ARCHIVO DE LA REAL CHANCILLERIA DE VALLADOLID (ARCHV)
BARAKALDOKO UDAL ARTXIBOA (BUA)
BIZKAIKO ARTXIBATEGI HISTORIKO PROBINTZIARRA (BAHP)
BIZKAIKO FORU AGIRITEGI HISTORIKOA (BFAH)

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK

1984: Bammesberger, Alfred: English etymology, Carl Winter Universitätsverlag, Heidelberg

1999: Bañales, Gregorio: Mayorazgos de Barakaldo, Ediciones de Librería San Antonio, Barakaldo

2007: Bañales, Gregorio & Mikel Gorrotxategi: Toponimia histórica de Barakaldo, Ediciones de Librería San Antonio, Barakaldo

1990: Bdelc= Coromines, Joan: Breve diccionario etimológico de la lengua castellana, Gredos, Madrid

1994: Bolòs, Jordi & Josep Moran: Repertori d’Antropònims Catalans (RAC), vol. 1, Institut d’Estudis Catalans, Barcelona

1980-1991: Dcech= Coromines, Joan & José A. Pascual: Diccionario crítico etimológico castellano e hispánico, 6 vol., Gredos, Madrid.

2006-2013: Ddlg = Santamarina, Antón (coord.): Dicionario de dicionarios da lingua galega, Instituto da Lingua Galega <http://sli.uvigo.es/ddd/index.html>

1954: Deeh= García de Diego, Vicente: Diccionario etimológico español e hispánico, Editorial Saeta, Madrid

2017: Dgla = García Arias, Xose Lluis: Diccionario general de la lengua asturiana, Editorial Prensa Asturiana < http://mas.lne.es/diccionario/>

2009: Durkin, Philip (2009): The Oxford guide to etymology, Oxford University Press

1997: Castaños, María Ángeles: “Barakaldoko muinetan arakatzen” en II. Onomastika Jardunaldien Agiriak/Actas de las II Jornadas de Onomástica, Euskaltzaindia, Bilbao, 447–519

2004: Etxebarria, Txomin: Orígenes históricos de Barakaldo. Siglos xixiv. Toponimia y lengua propia, Ediciones Beta, Bilbao

2002: Fernández Palacios, Fernando: Lengua e historia del Asón al Cadagua (épocas prerromana y romana), tesis doctoral, Madrid: Universidad Complutense

1982: García de Gortázar, José Ángel: “Espacio y poblamiento en la Vizcaya altomedieval: de la comarca al caserío en los siglos xi al xiii” en Actas de las II Jornadas de Onomástica, Ucm, Madrid, vol. 1,349-366

2013: García Izagirre, Txeru: “Acerca del topónimo Barakaldo” <https://www.academia.edu/15692311/Toponimo_Barakaldo._Estudio_histórico_y_lingüístco>

2003: Glaria, Carlos: Muskiz. Historia y toponimia de un Concejo del Valle de Somorrostro, Muskizko udala

2013: Head, Brian F. & Larisa Semënova-Head: “Vestígios da presença sueva no noroeste da península ibérica: na etnologia, na arqueologia e na língua”, Diacrítica 27 (2), 257-277

1960: Hubschmid, Johannes:“[Lenguas no indoeuropeas] Testimonios románicos” en Enciclopedia Lingüística Hispánica. Tomo1 1: Antecedentes y onomástica: Csic, Madrid, 27-66

1985: Irigoyen, Alfonso: “Las Lenguas de los vizcaínos: antroponimia y toponimia medievales” en Congreso de estudios históricos: Vizcaya en la Edad Media [Bilbao, 17-20 diciembre 1984], Eusko Ikaskuntza, 201-249.

2010: Kremer, Dieter: “Toponimia de España – Toponomástica de España” en M. D. Gordón (coord.), Toponimia de España: Estado actual y perspectivas de la investigación: De Gruyter, Berlin, 5-29

2013: Mailhammer, Robert (2013): “Introduction: Etymology beyond word histories” en R. Mailhammer (ed.), Lexical and Structural Etymology. Beyond Word Histories, Walter de Gruyter, Berlin, 1-7

[1983] 2012: Malkiel, Yakov: Etymology, Cambridge University Press

[1953] 1955: Mitxelena, Koldo: Apellidos Vascos, San Sebastián: Biblioteca Vascongada de los Amigos del País, 2. ed., 1955

2010: MARTÍNEZ LEMA, Paulo: “Toponimia, etimoloxía e fontes documentais: algúns exemplos do Tombo de Toxos Outos”, Interlingüística 21, 632-642.

1972: “Léxico vasco y etimología” en Beitrage zur Romanistik und allgemeinen Sprachwissenschaft: Festschrift Wilhelm Giese, Hamburg, 79-95

2004: Muguruza, Felix: “Etimologias: Los nombres en su versión original”, Aunia 8, 6-24

2012: Peterson, David: “Antroponimia vasca altomedieval: la aportación epigráfica” en Arízaga et al. (ed.), Mundos medievales: espacios, sociedades y poder. Homenaje al profesor José Ángel García de Cortázar y Ruiz de Aguirre, Publican, Santander, vol. 1, 795-806

2017: “Estratos vascos y árabes en la onomástica castellana altomedieval. La toponimia del cartulario de Froncea” en E. Ramos & A. Ros (arg.): Onomastika, Hizkuntza eta Historia. Ricardo Cierbideren omenezko estudioak/Onomastica, Lengua e Historia. Estudios en honor de Ricardo Cierbide, Onomastika Elkartea, Bilbao, 215-234

1960: Piel, Joseph M.: “Antroponimia germánica” en Enciclopedia Lingüística Hispánica. Tomo 1: Antecedentes y onomástica, Csic, Madrid, 421-444

1985: “Sobre os topónimos gal. “barja/barza, port. “varge/vargem/várzea”, ast. “barzena/barzana” e outros afins do noroeste da Península Ibérica”, Grial 90, 471-474

1976: Piel, Joseph M. & Dieter Kremer: Hispano-gotisches Namenbuch, Carl Winter · Universitätsverlag, Heidelberg

2013: Ros, Ander: “Apuntes críticos de onomástica vasca” <https://www.academia.edu/5627526/apuntes_críticos_de_onomástica_vasca> [10/12/2016]

2001: Ros, Ander & Esperanza Saiz: “Barakaldo eta Enkartazioen historia linguistikoaz”, Litterae Vasconicae 8, 47-117

1996: Villar, Francisco: “El teónimo lusitano Reve y sus epítetos” en W. Meid – P. Anreiter (ed.), Die Grósseren Altkeltischen Sprachdenkmáler, Innsbruck, 160-211

2015: Yarza, Valeriano: “Notas sobre toponimia de origen romano en Bizkaia”, FLV 120, 345-384