K BARAKALDO 06
Pilar Baraizarra euskaltzalea eta Barakaldoko euskararen sustatzaile handiari egindako elkarrizketarekin batera, Barakaldoko San Bizente eliza zaharraren inguruko azterketa historiko eta erlijioso bat aurkituko dugu. Jarraian, burdinolen eta labe garaien arteko trantsizioan protagonista izan ziren fanderiei buruzko artikulu interesgarri bat dago, eta baita gure udalerriko karlistaldien ikuspegi berezi bat, gertaera ia ezezagun baten bidez. Burtzeñan Kadagua ibaiko zubiei buruzko lan batek eta hemeretzigarren mendeko Pourcel ingeniari garrantzitsuak hurbiltzen gaitu industriaren esparrura. Azkenik, Pérez Castroviejo historialariaren lan baten berrargitalpenak borobiltzen du Barakaldoko elizate zaharraren ikuspegia zabaltzen saiatu den seigarren ale hau.
Deskargatu aldizkaria