K BARAKALDO 05
Zenbaki horretan emakumearen rolak protagonismo berezia hartzen du: 1905eko emakumeen greba ospetsua jorratzen dugu, 1970etik 1994ra arteko emakumeen langile-borrokari buruzko ikerketa bat jasotzen dugu eta ezkerraldeko lantegietan borrokatu ziren emakumeei egindako elkarrizketak aurkezten ditugu. Hori guztia osatzeko, 1970eko hamarkadan Barakaldoko Erakusketa Aretoak euskal munduan izan zuen garrantziari buruzko ikerketa sakon bat eta ehun urte baino gehiagoko Santa Ageda fabrikarekin, zubi esekiarekin eta kaperarekin lotutako bina lan daude.
Zenbaki honen azalean eta 138-139 eta 168-169 orrialdeetan, bi argazki sartu ziren irudien egilearen aipamenik gabe, aldizkariko batzordeak ez zuelako ezagutzen. Akatsa konpondu eta barkamena eskatzeko asmoz, aipatu irudien egilea Mikel Alonso argazkilaria dela adierazten dugu hemen.
Deskargatu aldizkaria