RECORRIDOS

Mendiko ibilbideak Errekatxotik

Barakaldoko Historia eta Ingurumen Interpretazio Zentroa, CIHMA Luis Choya Almaraz, udalerriko alderdi naturalak eta historikoak ezagutaraztea helburu duen ekipamendu bat da. Helburu hauek lortzeko, zentroa bera eta bertatik antolatzen diren ekintzak baliabideak dira.

CIHMA-Luis Choya Almaraz, Barakaldoko Errekatxo auzoan dago, herrigune nagusitik urrun, udalerriaren birika, mendiz inguratutako haran bat baita. Barakaldok azalera naturala hiri-azalera baino bi aldiz handiagoa edukitzeak bisitaria harritu egiten du.

Errekatxok ibilbide irisgarriak eskaintzen ditu familian edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonek egin ahal izateko. Era berean, ibilbide zorrotzagoak, hau da, 400 metrotik gorako altuera duten malda metatuak ere baditu eta mapa honetan agertzen dira.

Deskargatu