Asteazkena

Asteazkena Ondare eguna izaten da. Eguna hasteko, Ilgner eraikina bisitatuko dugu, Altos Hornos de Vizcaya enpresatik gelditzen zaigun aztarna. Ondoren, Manterola zubitik pasako gara Portu dartsenara heldu arte. Bertan, gasolinoa hartuko dugu Barakaldon gelditzen den ondare industriala eta itsasadarrean bizi diren animalia batzuk beste ikuspegi batetik aztertzeko.