ERAKUSKETAK

Rafa Cantera “MEMORIA”

04/01/2022 - 07/12/2022

“MEMORIA” erakusketak atzera begira jarriko gaitu, erreferente gisa Picassoren “Gernika” koadroa eta langileen borroka erabiliz.

Metalgintzako langile ohia, Ezkerraldeko bizilaguna, bere bizitza eta jarduera osoa estu lotuta egon dira burdinarekin.

Erakusketa honetarako erabili diren pieza gehienak, eskultura zein pinturakoak, txapaz egin eta azidoz tratatu dira, testura desberdinak topatu nahian. Gainera kartoi, zeramika eta metakrilatozko zenbait pieza era jarri dira ikusgai, bai eta akuaforteak ere zink eta letoizko xaflen gainean.