ERAKUSKETAK
Ibilaldia Acuarelan. Ángela Larrinaga
04/10/2024 - 19/11/2024
Erakusketa honen egileak, Ángela Larrinagak, txiki-txikitatik marraztu eta margotzea gustuko izan zuen, ziurrenik bere aitaren, Luis de Larrinaga (1923-2006) margolari eta eskultorearen irudiaren eraginpean. Bere erreferentziazko lanak akuarelak dira, horietako asko boligrafo beltzean profilatuak, naturatik zuzenean hartzen dituenak, aire zabalean sentitzen baita erosoen sortzeko.
Bilboko Pabellón 6 aretoan (2019) eta Orozkoko Museoan (2019 eta 2021) bi aldiz erakutsi ondoren, Bilboko taberna eta kafetegietan ez ezik, oraingoan CIHMA-Luis Choya Almaraz-en egongo dira erakusgai bere akuarela lanak.