ERAKUSKETAK

Emakumeak, hitza eta bizitza
25/11/2022 - 29/03/2023
Erakusketa honek Emakume Abertzale Batza (EAB) elkartearen ibilbidea azaltzen du bere sorreratik (1922.urtea), gerraondo eta erbestealdiko urteetaraino. 1922an sortu zen Gerra Zibilaren aurretik Hego Euskal Herrian izango zen emakumeen erakunderik indartsuena: Emakume Abertzale Batza (EAB). Bere unerik garrantzitsuena eta garapenik handiena OO. Errepublika garaian ezagutu zuen eta erakunde honi esker, XX.mendeko gizartean emakumeak egindako lorpenik nagusienak, hauteskundeetan partehartzea, lan mundura heltzea eta hezkuntza…- euskal abertzaletasunaren ikuspuntutik egin ziren. Ekintza anitzen adierazgarri eta erakunde arrakastatsu baten adierazle, tamalez 1936ko altxamenduak bere lana moztu zuen.