ERAKUSKETAK

APICARTE

03/06/2023 - 28/06/2023

Erakusketa honekin egileak, gure arbasoen lana goraipatu nahi du, Errekatxo bezalako landa ingurunean egindakoa, hain zuzen. Modu honetan, balio etnografiko handiko pieza hauek babestu nahi lituzke eta, bide batez, artelan bilakatuz bizi berri bat eman nahi lieke . Gainera, liztor asiatikoak eraginda erleek pairatzen duten arrisku bizia salatu nahi luke.

Ikus ditzakezuen erlauntzak Jose Bringasek eta Fortunato Saratxok egindakoak dira, hauek biak Errekatxoko biztanleak ziren. Erlauntza batzuk Rezabalen eta besteak Urkullun kokatuta zeuden. Laurogehi urte inguru izango dute. Gaiztainondozko enborrez egindako erlauntzak dira. Gaiztainondoa zaharkitzerakoan barnea husteko joera duen zuhaitza da. Hori dela eta, erlezainek zuhaitz hauek bilatzen zituzten gubiekin haren barneak guztiz husteko Modu honetan, enbor barruan espazio gehiago lortzen zuten, erlekumeak handitu zitezen, ezti gehiago emanez.

@javiergustrangorbalan