JARDUERAK

Itsasadarretik Gasolinoz egindako irteerak
Jarduera
Itsasadarretik Gasolinoz egindako irteerak
Deskribapena
Duela 200 urte inguru Barakaldo eta Erandio lotzen dituen "gasolinoaren" zerbitzu tradizionalean egiten diren ibilbide gidatu horietan, industrializazioaren urrezko garaira itzuliko gara, eta hurbilagotik ezagutuko dugu Barakaldo industrialaren historia berriena.
Lehentasunez Jarduteko Eremuak Eusko Jaurlaritzaren finantziazioarekin.
Datak
Azaroko 19an, larunbata.
Ordutegia
11:00etatik 12:00ak arte
Norentzat
Publiko orokorra
Prezioa
Tarifa orokorra: 2,00 €
Erretiratuak, pentsiodunak, langabetuak eta 7-12 urte bitarteko adingabeak: 1,00 €
0-6 urte bitarteko haurrak: doan
Izen-ematea
Informazioa eta erreserbak, abuztuaren 29tik aurrera (leku mugatuak):
- Barakaldoko Udalaren webgunea eta BarakaldoApp (Egoitza Elektronikoa, online izapidearen aukeratik, Hezkuntzaren atalean)
- Telefonoz: 010 Barakaldotik eta 944789200 gainontzeko herrietatik deituz gero.
- Aurrez aurre: HAZ (Hiritarrentzako Arreta Zerbitzua): bulego nagusia (Herriko plaza), Gurutzetako bulegoa (Zentro Zibikoa) eta Clara Campoamor zentroko bulegoa.
Izena emateko, udalaren webgunearen bidez edo APParen bidez, B@kQ egiaztagiria eduki behar da.
Herritarrentzako arreta bulegoetan eskuratuko duzu zure B@KQ ziurtagiria, 5 minututan. Udal webgunearen orrialde nagusian ziurtagiria nola erabili behar den azaltzeko bideo bat ikusi ahalko duzu: B@KQ-ren BITARTEKO IDENTIFIKAZIOA.
Informazio gehiago CIHMA-Luis Choya Almaraz zentroan.
94 497 13 90