JARDUERAK

Gereziaren Jaia 2023
Jarduera
Gereziaren Jaia 2023
Deskribapena
2005 urtetik hona Gereziaren Jaia ospatzen da Errekatxon, garai batean oso ugari eta preziatuak ziren gereziak biltzen bukatzen zenean egiten zen ospakizun jaia berreskuratuz. Guda Zibilaren ostean desagertu zen jai hau ekainaren 3an antolatuko da aurten. Ekintza ugari antolatuko dira egunean zehar: artisautza eta nekazaritza azoka, herri kirolak, umeentzako ekintzak, dantza ikuskizuna, kale animazioa, CIHMA-Luis Choya Almarazen dauden Paco Cantera MIRADAS EN PROGRESO eta Javi Gustránen APIKARTE erakusketen bisita gidatuaK, etab.
Datak
Ekainak 3
Ordutegia
10:30etatik aurrera
Gozogintza lehiaketa, ikusi kartela eta oinarriak.
Ibilgailu pribatua ez erabiltzea gomendatzen da, aparkaleku-plazak mugatuak baitira. Gurutzetako La Paz industrialdeko aparkalekuak eta BECetik gertu dagoen azoka txikiko zabalgunea erabil daitezke. Gainera, Kbusen 2. linearen maiztasuna handituko da 10:30etatik aurrera.
944971390